XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ondorengo efektuen izenez ezagutzen diren beste sintoma batzuk sorteraziz; hauek ez dira medikamenduen indar toxikoa edo gorputzaren errefusa baizik.

Sano dagoen pertsona medikamenduekin gaixotu egiten da, eta bere gorputzak era guztiez egozteko ahaleginak egiten ditu; batzuetan, gaixotasun agudoa deituriko erreakzio mesedegarrien bidez kontrajartzen saiatzen da.

Toxiko hauek sartzeko ahaleginak egiten ditugunean, gorputza beraien aurka defendatzen da.

Medikamenduak ahotik hartzen baditugu, honen kontrako gorputzaren erreakzioak egon daitezke, eta okaden bidez egozteko ahaleginak egiten ditu; batzuetan egozketa hau, hesteetako pasua azeleratzean berakoaren bidez egongo da; okada, toxikoa gorantz egozten saiatzen den bitartean, berazkoak beherantza egiten du.

Injekzioen bidez sarturiko medikamendu batzuk hain dira erasokorrak ezen gorputzak, hauek kontrajartzeko bizi erreakzioak eta metabolismoa handitzeaz defendatu behar du, honek sukar, tentsio handitzea, pultsoaren azelerazioari bide eman diezaiokeelarik.

Organismoak medikamendua errefusatu eta eliminatzen du; geruaren bidez egozten badu bere bolumena handitu egiten da likido asko galduaz; medikamendu gorroen bidez egiten bada, espektorantea dela esaten da.

Medikamendua hesteekiko narritatzailea bada, honek ahalik eta arinen egozteko, hesteetako pasoa azeleratzen du, libragarria dela esaten da.

Hestea narritatu egiten da eta alteraturiko aldea konpontzeko atseden handiagoa behar du, idorreria gehituz eta honegaitik egunez egun libragarri dosis handiagoak hartu behar dira efektu berdina sorterazteko.